XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Obra horren idazlea
nor ote den ez dakigû,
Gûtartean balin bada
otoi presenta bekigû.

J. B. ELISSAMBURU
Bihotzez eskerrak zier
jûje ohoragarriak,
Zien ganiko saria
zait oso hunkigarria.

AUZAPEZA
Jan-Battitt Elissamburu
ene herritar maitea,
Ahari ederrenak dû
egûn ûken joaltea!

Besarkatzen dû, medaila bat lepotik ezarten daiola eta makila bet emaiten //.

ABADIA
Zuri esker ûrgûilûtan
sartzen da Sara gûzia,
Zure olerki ederra
kantatûko daikûzia?

Bere poema kantatzen du Elissamburuk.

MARIA
Aztal biribil eta zangar hertsia
Eskuaren beteko zango bihia
Ttiki-ttikia
Golko bat aberatsa, lerden gerria
Erne begia
Nolako panpina den horra Maria!